Duela hilabete batzuk Estik ezkondu egin behar zela eta egun horretarako hainbat ideia zituela esan zigun. Ipuinetako ezkontza egin nahi zuen, beti gustatu izan bait zaizkio dekorazioa eta antolaketa, eta lortu zuela esan beharra dago.

Bienvenidos_Esti & Gorka
Esti-Gorka_arroz

Gonbidatuak iristen ziren heinean ‘Ongietorri gure ezkontzara’ kartel handi batekin topo egiten zuten. Ezkontzaren ondoren, arroza, burbuila eta petaloak botatzera animatzeko kartela zuten, eta photocall-ean argazkiak ateratzeko ere beste kartela diseinatu  genuen.

Diseinu guztiek estilo ‘rustikoa’ jarraitzen zuten, eta, argazkietan ikus dezakezuen bezala, txoritxoak izan ziren eguneko ikurra. Estik zituen ideiatik abiatuta, photocall-aren markorako pegatinak diseinatu genituen, bien izena zeraman lazo batekin eta txoritxo bikotearekin. Gainerako elementuek ere irudi hori jarraitzen zuten: menuek, mahaietarako zenbakiek, gonbidatuen tokiak jartzeko kartelek… Guztia morea, lila eta txuri koloreetan oinarritua, ezkongaien alfonbratik hasi eta loreen koloreetara.

Ezkontza Albizturko Santa Marinako Segore Etxe-Berri jatetxean izan zen eta menuei ere diseinu berria egin genien. Irudi ‘rustikoa’ lortzeko kraft papera aukeratu genuen, 140 gramoko berjuratu naturala.

Letrak ondo irakurri behar ziren, eta horretarako kolore ilunak erabili genituen: kanpoan morea eta barruan beltza. Menuaren ondoan, Estik gonbidatuentzako esker-oneko dedikatoria idatzi zuen.

Haurrek ere beren menua izan zuten. Kasu horretan 250 gramoko kartulina txurian inprimatu ziren, kanpoko diseinua pixka bat aldatuz eta, barruan, dedikatoriaren ordez, margotu zezaketen marrazkia jarri genuen, haur bakoitzak gustukoen zuen pertsonaiarena, Peppa Pig, Spiderman, Bob Esponja, Rayo Mcqueen, Patrulla canina eta Frozen.