Proiektuaren deskribapena
Arantzazuko Sindika hotelak eta jatetxeak bere menuak berritu nahi zituen. Ukitu berritu bat emateko asmoz, ohiko diptikoaren ordez, A3 tamainako triptiko formatua aukeratu zuten, erakargarriagoa egiten duena.
Aurretik zuten fondo beltza kenduta, urdin ilun elegantea aukeratu genuen kolore nagusi bezala, logotipoaren more deigarriari ondo egokitzen zaiona.
Inprimaketarako 300 gramoko papera erabili da, brilo laminatua.