Ezkontza bat antolatzea nekagarria izan daiteke (zerbaitegatik existitzen dira wedding planner-ak), baina ez da ezinezkoa ideia argi bat, sormena eta ilusioa badaukazu. Gonbidapenetatik hasi eta jatetxeko menuetaraino edo dekorazioraino, baita gonbidatuentzako opariak, modu sinplean eta zure ukituarekin.
Paper-mota, testua edo aukeratzen dituzun osagarriek zure ukitu berezia emango diote ospakizunari. Dena pertsonalizatu daiteke: menuak, gonbidapenak, mahai-zenbakiak, sitting-plana…
Gurea bezalako landa-giroan, ospakizunetarako bereziki prestatutako baserri askorekin, gonbidapenetan, menuetan edota gainerako dekorazioan kraft papera erabiltzea ederki geratzen da. Paper mota horrek aukera asko ditu eta ia edozein diseinura egokitu daiteke, klasikoenetatik hasi eta modernoenetara.
Hala ere, ezkontza dekorazio eleganteagoa nahi baduzu brilodun paper estukatua edo metalizatua dira aukera onenak. Metalizatua kolore ezberdinetan aukeratu daiteke ere, akabera berezia ematen diotena. Paper begetalak ere badira, zuzenean inprimatu ezin daitezkeen arren, diseinu pertsonalizatuagoak sortzeko ezinhobeak dira.
‘Do it yourself’ ukitua eman nahi badiozu, hatz-zuhaitza jarri dezakezu gonbidatuek bete dezaten, eta norbaitek zerbait gehiago esan nahi badizue, sinadura-liburua primerakoa da.
Urte hauetan guztietan ezkontza ugaritan lan egin izan dugu, bai jatetxeentzako baita bikoteentzako. Horregatik, zure neurriko proiektua prestatzea nahi baduzu gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure ezkontza prestatzen lagunduko dizugu.
Jarraitu gaitzazu