Bloga

/Bloga/
­

Egutegiak, baduzu zurea?

2022 urtea amaitzen ari gara eta 2023an pentsatzen. Datorrena ikusteko, zer egutegia baino hoberik? Duela urte batzuk enpresa eta denda ia guztiek eskaintzen zuten berea. Gaur egun, teknologiak lagunduta norberak berea egin dezake, guztiz pertsonalizatua. Egutegia egitekotan bazaude aukera zabala duzu. Orri batekoetatik hasi eta hainbat orrietaraino: Poltsikokoak: izenak dioen bezala toki guztietara eramateko modukoa. [...]

Jatetxeetarako lau segurtasun aukera

Pintxoz betetako tabernetako barrak guztiz aldatuko dira osasun-araudi berriarekin, baina jatetxeetako eskaintza-zerbitzuak ere aldaketak beharko ditu. Osasun-araudi berriak kutsatzeak ekiditeko bezeroek ahalik eta kontaktu gutxiena izan beharko dute bertako elementuekin, eta hauek erabilera bakoitzaren aurretik desinfektatu beharko dira. Taberna zein jatetxeen aurkezpen txartela ziren menuak, bakoitzaren eskaintza aurkezteaz gain, bere izaeraren erakusgarri ziren. Koronabirusarekin oraingoz [...]

Aurten ezkonduko zara? Honek lagun zaitzake

Ezkontza bat antolatzea nekagarria izan daiteke (zerbaitegatik existitzen dira wedding planner-ak), baina ez da ezinezkoa ideia argi bat, sormena eta ilusioa badaukazu. Gonbidapenetatik hasi eta jatetxeko menuetaraino edo dekorazioraino, baita gonbidatuentzako opariak, modu sinplean eta zure ukituarekin. Paper-mota, testua edo aukeratzen dituzun osagarriek zure ukitu berezia emango diote ospakizunari. Dena pertsonalizatu daiteke: menuak, gonbidapenak, mahai-zenbakiak, [...]

Idatziozu Olentzerori gutuna

Eskatu al dizkiozu opariak Olentzerori? Abenduan gaude jada eta Eguberriak iristear dira berriro ere. Opariz, jostailuz eta desio onez betetako egunak izaten dira, batez ere etxeko txikienentzako. Belakon ere hasi gara Eguberriak prestatzen, nola ez, Olentzero eta Hiru Errege Magoentzako gutunarekin. Aurten, Tolosako Amiano jostailu-dendak etxeetan banatu ohi duen gutunaren diseinua eta inprimaketa egiteko eskatu [...]

Musunzar, irudi bateratua osatuz

Irudi korporatiboa bateratuz Irudi korporatiboarekin jarraituz, Leitzako Musunzar taberna, jatetxe eta ostatuarentzako ere hainbat lantxo egin ditugu. Hasteko, zituzten txartelak berritu ditugu, datu guztiak mantenduz baina letra tamaina eta argazkia handituz eta logotipoa egokituz. Horrekin batera, jatetxeko karta berria egin genuen aurrekoan oinarrituta. Atzealdean jatetxeko jangelako irudia du, argitua baina ondo ikusten dela. Letrak, [...]

Irudi korporatiboa lantzen

Logotipotik irudi korporatibora Azken hilabeteetan Barazki Bizidunak enpresarentzako hainbat lan egin ditugu, beren irudi korporatiboa osatzen lagunduko dutenak. Aurretik logotipoa bazuten ere, ez zuten toki guztietan erabiltzen ezta beti irudi berarekin ere. Hori dela eta, Iñaki Garciak, Mapik, guregana jo zuen irudi bateratua, berritua eta bere pertsonalitateari egokitutakoa sortzeko. Zuten azken logotipotik abiatu ginen [...]

Txantxangorri 72 argitaratua

Kobak protagonista 72. Txantxangorrin Kobak dira protagonista azaroko Txantxangorrin. Hala ere, barruan, tximeletei buruzko errepotaje intersgarria irakurri ahal izango duzue, baita Aralarko Aspoarri eta Gaztarri harrien eta munduko tximeleten ingurukoa eta Tolosako San Inazio etxeari buruzko istorioa. Gastronomia atalean, Bittor Rodriguez EHUko elikadura irakasleari egindako elkarrizketa duzue.

Larraulgo garagardo azokan

Larraulgo Garagardo azokarako hainbat lan Larraulgo Herri Ostatuak Garagardo Azoka ospatu zuen urriko bigarren asteburuan. Hainbat garagardo ezberdinekin batera saltxitxak, ukondoa eta bestelako alemaniar jaki goxoak dastatu ahal izan ziren. Ostatu tabernako ardunadunak, Elik, Azoka iragarriko zuen kartela diseinatzeko eskatu zigun, baita azokan erabiliko zituzten edarientzako eta jakientzako txartelak eta prezioentzako posterrak ere. Aparra, txuria, [...]

Ezkontza lila, ezkontza arrosa

Bloga eguneratu gabe denboralditxoa pasa badugu ere, lan eta lan ibili gara Belakon. Ezkontza denboraldiaren amaiera aldera lantxo politak egiteko aukera izan genuen eta horietako bi aurkeztuko dizkizuegu gaurkoan, biak Segore Etxe-Berri jatetxerako. Oraingoan ezkontza menuen diseinu berri bat prestatu dugu, ezkonberriek dekorazioan erabili nahi zituzten koloreekin: morea eta lila. Aurretik genuen diseinuan oinarrituta, ezkontza [...]

Txantxangorri 70 alea

Txantxangorri aldizkariaren 70. alea sarean duzue jada irakurgai. Manuel Labaka ageri da azalean, txikitatik lanerako erabili duen sega daramala. Gainera, Aralarko arkuen, Juanito Lope zenaren, eskaladaren hastapenen, eta ikasketak eta elikaduraren arteko harremanaren inguruko erreportajeak irakurri ditzakezue. Ohiko kolaboratzaileen artikuluak ere ez dira falta: Mairus, Martin Garcia, Joxe Landa, Jose Antonio Pagola, Txomin Garmendia, Olivia [...]