Proiektuaren deskribapena
Hernialdeko Ostatuarekin txartelak egiterakoan hasi ginen lanean, eta segituan hiru kartak diseinatzeko enkargua jaso genuen.
Edozein fondorekin erabiltzeko moduko logoa sortu genuen, baina beltza eta horia edo urre-kolorea izango direlarik kolore korporatiboak.
Txarteletan fondo beltza jarri zen erakargarriagoak egiteko, eta karta nagusian ere beltza izan zen aukeratutako kolore nagusia. Postreen kartan, berriz, urre-kolorea erabili da, eta ardoentzako gorria.
Hiru kartak tamaina ezberdinetakoak dira: karta nagusia A3 tamainakoa da, erditik tolestua; postreena eta ardoena A4 tamainakoak dira, bata horizontalean tolestua eta bestea bertikalean. Guztiak 300 gramoko paperean daude inprimatuak eta brilo-laminatuak.