Proiektuaren deskribapena
Abaltzisketako Larraitz-gain jatetxeak urtero berritzen ditu plater konbinatuen eta otartekoen karta. Hala ere, koronabirusak ezarritako segurtasun protokoloa dela eta, aurten paperezko mantelak egin dituzte, indibidualak eta erabilera bakarrekoak. Kartaren diseinua mantenduz, 30×40 cmko mantelak dira.
Gainera, mahaiak erreserbatzeko, txartela tolestuak egin dituzte, 8,5×10 cmkoak. Alde batetik inprimatuak daude, fondo beltzarekin. Behin tolestuta, alde batean jatetxearen izena eta datuak ageri dira, eta bestean, familiaren izena, mahai-gainean jartzeko prest.