Proiektuaren deskribapena
Zer oparitu ez dakizunean, bazkari edo afari bat oparitzea aukera onena izan daiteke. Jatetxeek zein ostalaritzako enpresek bezeroei eskaintzeko txartela propioak egitea ideia ona da, behar denean bezeroei emateko. Horrela, bezeroen artean otorduren bat oparitu nahi bada, prest daude, edota aurrez ezarritako prezio batekin otorduak saldu daitezke, nahi dutenean erabiltzeko.
Txartela otordua azaltzen duen testuarekin (zenbat pertsonarentzako, bazkaria edo afaria, menua…) edo gabe egin daiteke, momentuan zehaztu ahal izateko. Hori bai, beti jatetxearen telefonoa, emaila edota kontakturako bestelako bideak agertzea komeni da, erabiltzerakoan aurrez abisatu ahal izateko.
Kasu berezietan opari-txartelak mugatuak egin daitezke, eta zenbakituak izan daitezke, urtero kopuru mugatuak emateko edota kopiak ekiditeko. Hala ere, kopiak ez egitea ahalbidetzeko errazena gramaje altuko edo akabera bereziko kartulinak erabiltzea da, adibidez metalizatuak.
Txartelen kasuan bezala, tamaina eta diseinuak bakoitzaren izaerara egokitu daitezke. Normalenak txartela tamainakoak izaten dira, 85×55 mm-koak, edota bikoitzak baina horizontalean zein bertikalean tolestuak. Hala ere, ekitaldi berezietarako handiagoak ere egiten dira, jendaurrean aurkezpenak egin behar direnean. Papera ere, egoera ezberdinetara egokitu daiteke, briloduna, koloreduna edota metalizatua erabiliz.