2022 urtea amaitzen ari gara eta 2023an pentsatzen. Datorrena ikusteko, zer egutegia baino hoberik?
Duela urte batzuk enpresa eta denda ia guztiek eskaintzen zuten berea. Gaur egun, teknologiak lagunduta norberak berea egin dezake, guztiz pertsonalizatua.
Egutegia egitekotan bazaude aukera zabala duzu. Orri batekoetatik hasi eta hainbat orrietaraino:
- Poltsikokoak: izenak dioen bezala toki guztietara eramateko modukoa. Horregatik, jatetxe edota enpresen gogokoena izan da urteetan.
- Paretakoak: hilabete guztia orri batean edo hilabete bakoitza orri batean eduki dezakete. Azken hauen artean aukera zabala dago; faldilladunak, hilabetea bukatzean orria kentzen direnak, hilabete bakoitza bere argazkiarekin daukatenak enkuadernatuak edota liburuxka moduan grapatutakoak.
- Mahai gainekoak: hauek ere bi modutakoak izan daitezke. Sinpleenak bi alderdikoak dira, sei hilabete alde bakoitzean. Hilabete bakoitza orri batean enkuadernatutakoak ere badira.
Argazkiak aukeratzerakoan kontuan eduki behar da kalitatea. Egungo mugikorrek eskaintzen dutenarekin nahikoa izaten da, baina bertan agertzen dena ondo ikustea ere garrantzitsua da. Saiatu irudiak argiak izaten. Pertsonak agertzen badira, aurpegiak definituak eta ondo ikustea beharrezkoa da. Egun argiz ateratakoak dira egokienak, baina kontu eduki itzalekin inprimatzerakoan ilunegia gera ez dadin.
Aholku hauek jarraituz erraz osatuko duzu 2023ko egutegia. Eta laguntza behar baduzu, eman begiradatxo bat gure egutegiei, aukeratu zurea eta guk osatuko dizugu. Guztiz pertsonalizatua, kantitate minimorik gabe.
Jarraitu gaitzazu