Edozein inprimaketa lan egiterakoan normalean etxean dugun papera erabiltzen dugu. Berdin izan ohi da zer den inprimatu nahi duguna, txostena, argazkiak, liburuxka edo gonbidapena. Normalean folio arrunta, 80 g.ko DIN A4 tamaina duena, erabiltzen dugu. Baina zer egin nahi dugunaren arabera paper mota aukeratzea komeni da, ez direlako denak berdinak, ezta lan guztietarako aproposak ere.
Folioak normalean txuri beltzeko lanak inprimatzeko erabiltzen dira, txostenak edo gutunak kasu. Argazkietarako paper lodiagoak erabiltzen dira inprimatutakoa ongi ikus dadin eta tinta hobeto itsatsi dadin. Argazkiak inprimatzeko, gainera, paper mota bereziak daude tinta inprimagailuentzat akabera onena lortzeko.
Zer egin nahi dugunaren arabera paper mota aukeratzea komeni da, ez direlako denak berdinak, ezta lan guztietarako aproposak ere.
Paperak metroko dituzten gramoengatik ezberdintzen dira, baita duten akaberarengatik ere. Gero eta gramo gehiago izan lodiagoa izango da eta lan bereziagoentzat erabiliko da. Gainera, 300 g.tik aurrera dituzten paperak ezin dira inprimagailu arruntetan inprimatu eta paper guztiak ezin dira inprimagailu guztietan erabili, batzuk tintakoentzako bakarrik dira eta beste batzuk laserrentzako.
Bestalde, paper bereziak daude, kartulinatik hasi eta tela itxurakoak, metalizatuak, opalina edota eskuz egindakoetaraino. Hauek lan berezietarako erabiltzen dira, adibidez, gonbidapenak, txartelak, menuak, eta abarretarako. Guk adibidez, opalina kartulina (kartulina baino zurrunagoa dena) erabiltzen dugu bisita txarteletarako, brillo papera lodiera ezberdinetan posterrak, flyerrak eta karteletarako, eta metalizatua oroigarrietarako zein gonbidapenetarako eta menuetarako. Liburuxkak eta testu asko duten lanetan mate papera erabiltzen dugu, brilloak batzuetan irakurgarritasuna kendu baitiezaioke.
Beraz, badakizu, hemendik aurrera zerbait inprimatu behar duzunean pentsatu ea zein paper mota erabiliko duzun akabera onena lortzeko.
Jarraitu gaitzazu