Azkenaldian txoko honetan berririk argitaratu ez badugu ere, ez gara geldirik egon eta pixkanaka erakutsiko dizkizuegu proiektu guzti horien emaitzak. Horietan guztietan lehena Barazki Bizidunak-entzako pegatinak dira. Urte hasieran Iñaki gurekin harremanetan jarri zen markaren logotipoa berritu nahian eta horrekin batera egin nahi zituen beste hainbat proiekturen berri eman zigun.

Lehenik eta behin logotipoa berritu genion, hasiera batean zuenean oinarrituta, izan ere, Barazki Bizidunak-en eta Iñakiren historiari oso loturik dagoen irudia baitzen. Segidan tomateak landatzeko garaia iritsi zen, ekoizten duen produktu garrantzitsuenetakoa, eta horiek merkaturatzeko pegatinak egitea proposatu zigun. Proba batzuk egin ondoren, logotipoa pixka bat moldatu genuen, hemendik aurrera zeinu izango den tximista gehituz. Nekazaritza ekologikoa lantzen duenez, Bio hitza gehitu dugu hondo berdean, baita Berrobi, Barazki Bizidunen egoitza hortxe baitago.

Hemendik aurrera, erraz ezberdinduko dira Barazki Bizidunen tomateak eta fruituak, pegatina berriekin.

Txantxangorri

Gure ardatzetako bat Txantxangorri aldizkaria da. Hilabetero txoko honen ere egongo da irakurgai. Aurreko alerik irakurtzeko aukera ez baduzue izan, hemen uzten dizkizuegu aurtengo ale guztietarako estekak.

Bide batez, animatu Argazki Erronkan parte hartzera, erdiko orrialdeetan ageri den argazkiaren inguruan planteatzen dugun galdera erantzunez. Urte guztian erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean bi bazkari edo afari zozkatuko ditugu abenduan.