Publizitatea eraginkorra izateaz gain errentagarria da.
Zure enpresarentzako leku onena eta egokiena bilatzean datza gakoa.
Eta noski, mezuak ere egokia izan behar du. Zure bezeroak dauden tokira joanez eta beraiei zuzenean hitz eginez.
Inbestitutako euro bakoitza biderkatzen lagunduko dizugu, zure bezeroengana zuzenean iritsiko den mezua sortuz eta horretarako mediorik egokienak aukeratuz.
Zuzeneko publizitatea: flyerrak, katalogoak, txartelak…
Komunikabideetan iragarkiak
Kanpo-publizitatea: kartelak, banderolak…
Medioetako iragarkigintza barrutik ezagutzen dugu. Izan ere, El Diario Vasco egunkariko eta Txantxangorri aldizkariko agentzia ofiziala gara.
Bertan publizitatea egin nahi baduzu hona hemen datu batzuk:
El Diario Vasco
Iragarkiak, Gipuzkoa mailako edizioan zein edizio ezberdinetan
Hitzez-hitzeko iragarkiak
Baita enkarteak, eskelak, eta abar.
Zuen ideia ezagututa, planifikazio eta aurrekontu pertsonalizatua eskainiko dizkizuegu.
Txantxangorri aldizkaria
Kultura, natura, kirolak eta gastronomia gaiak lantzen ditu, besteak beste, hainbat kolaboratzaileen artikuluekin batera
Hilabetean behin argitaratzen da eta 3.000 ale banatzen dira Gipuzkoan eta Nafarroan
Modulokako iragarkiak, publierreportajeak, enkarteak edo atalen patrozinioak
Erreminta pilota aldizkaria
Erremintazko pilota jokamoldeen inguruko aldizkaria, Xistera elkarteak argitaratua
2.000 ale banatzen dira hilabetero Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Iparralden
Pilota mundua gustuko baduzu, hau da zure aldizkaria
Beste komunikabideren batean edota guk diseinatu edo maketatzen ditugun aldizkari edo egitarauetan iragarkia jarri nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, gustura erantzungo dizugu!
Belakon publizitatean eta mota guztietako euskarrien diseinuan espezialistak gara
Hona hemen gure azken lanak